Pequeñas historias II



Gaur egun munduan 6300 milioi pertsona bizi dira. Baina mundua herri bilakatuko bagenu, zein itxura izango luke? Herri honek 100 biztanle balitu...


- 52 emakumeak lirateke eta 48 gizonak
- 30 haurrak lirateke, 70 heldu eta hauetatik 7 agureak
- 90 heterosexualak lirateke eta 10 homosexualak
- 70 kolorekoak lirateke eta 30 txuriak
- 61 asiatiko, 13 afrikar, 13 ipar eta hego amerikar, 12 europar eta ozeaniar bat lirateke
- 33 kristau, 19 musulman, 13 hindista, 6 budista, 5 animista eta 24k beste erlijioren batean sinistuko luke edo ezertan ez
- 17k txinoz hitz egingo lukete, 9 ingelesez, 8k indioz eta hurdoz, 6k espainolez, 6 errusieraz eta 4k arabieraz. honek herri erdia ordezkatuko luke. Beste erdiak, bengalia, portugesa, indonesioa, japonesa, alemanera, frantsesa eta beste hizkuntza batzuk hitz egingo lituzkete.

Hain herri anitzean desberdinak diren horiek ulertzen ikastea eta diren bezalakoak onartzea oso garrantzitsua litzateke. Baina pentsa ezazu beste honekin ere: herriko 100 biztanletik…


-20k malnutrizioa jasaten du eta 1 gosez hiltzen da 15 gizenegi dauden bitartean
-75 pertsonek badute jateko erreserba zein babestuta egoteko aterperik, baina 25ek ez dute horrelakorik. 17k ez dute edateko urik.
-Herriko aberastasunetatik 6k %59a dute (guztiak AEBkoak), 74k %39a dute eta gelditzen den aberastasunaren %2a 20ren artean banatzen da.
-Energia iturrien %80a 20 lagunek kontsumitzen dute eta gainontzeko %20a 80 lagunen artean banatzen da.
-Bankuan dirurik bazenu, diru-zorroan dirurik, edota etxean galdutako txanponik 8 aberatsenen artean egongo zinateke.
-Kotxerik baduzu, 7 aberatsenen artean zaude.
-Herriko biztanleetatik 1ek unibertsitatean ikasten du, 2k ordenagailua dute eta 14k ez dakite irakurtzen.
-Lan egin eta hitz egin ahal baduzu zure fede eta kontzientziaren arabera jarraitua, espetxeratua, torturatua edo eraila izateko beldurrik gabe, hau egin ezin duten 48k baino zorte hobea duzu.
-Bonbardaketa, eraso militar, mina baten leherketan hiltzeko beldurrik ez, talde armatu baten eskuetan erori edota bortxatua izango zarenaren beldur ez bazara, ikara honekin bizi diren 20ek baina zorte hobea duzu.
-Urte batean herriko lagun bat hilko da. Baina urte berean bi haurtxo jaioko dira, eta honela, urte amaieran herriak 101 lagun izango ditu.


Kontuak honela, bihotzarekin kanta ezazu, dantza egin ezazu libre eta arin, eta zure arimarekin bizi zaitez. Eta maitatzen duzunean, inoiz zauriturik egon ez bazina bezala egin ezazu, horrelako egoeran egon bazara ere. Gu baino garaiago dagoen pertsonak herri hau maitatzen jakingo balu, oraindik garaiz geundeke mundu hau zauritzen duen bortxakeria guztitik salbatzeko.









SENTITU. PENTSATU. EGIN.

No hay comentarios:

Publicar un comentario